XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Festival Coral de Guipúzcoak antolaturik, Orquesta Sinfónica del Conservatorio Municipal de San Sebastián, Stella Maris korua eta Santa Cecilia Abesbatza izan ziren parte hartzaile.

Beethovenen Hirugarren Sinfonia interpretatu zen eta Missa pro defunctis, aita Jose Antonio San Sebastianena.

Egun batzu geroago, eszenario berdinean eta interprete berdinekin, Jose Luis Iturralde maisuaren Cantata a Nuestra Señora del Coro estrenatu zen.

Kontserbatorioko Ganbarako Orkestak eta Stella Maris eta Santa Cecilia abesbatzak, Enrike Jordá maisuaren zuzendaritzapean, beste kontzertu bikain bat eman zuten, irailean, Festival Bach zela eta.

Santa Maria elizan eta Cantata numero cuatro eskaini zen.

Urteko bidaia internazionala uztailaren lehenengoan izan zen.

Bordelen, Gran Teatro Palacio Rohan-en, kritikoen eritziz, Santa Ceciliak ez zuen publikoa abotsen bikaintasunaz bereganatu nahi izan, abotsen homogeneitateaz, fintasunaz eta hauen arteko joku nagusiaz baliatuz baizik.

Zuzendariari buruz, autoritatea eta klasea baduela esan daiteke eta berdin halako finezia bat, musika intuizio berezia nabarmentzen duena .